Gaixo dauden presoak ekartzeko aldarria
Larriki gaixo dauden presoak etxera lemapean, Sare elkarteak kanpaina zabala egin du asteburuan. Goierriri dagokionean, Itsasondon egin dute ekitaldi nagusia, Mikel Otegi preso politiko itsasondoarra gogoan. Giza-katea egin eta taldeko argazkia atera zuten, frontoian. Gainera, herriz herri Sarek jarritako anbulantzia ibili da. Zumarragako ospitalean eta Beasaingo eta Lazkaoko osasun zentroetan ere egin dituzte elkarretaratzeak. «Larriki gaixo dauden presoak heriotzara kondenatuta » daudela salatu nahi izan du Sarek.