Talo ikastaroa egingo dute bihar Ezkioko eskola zaharrean
EZKIO // Taloa egiten ikasi nahi dutenek aukera izango dute bihar Ezkion. Ganbara guraso elkarteak antolatuta, talo ikastaroa egingo dute eskola zaharrean, 16:00etan. Parte hartzaileek egindako taloak dastatzeko aukera izango dute amaitzean. Ikastaroa doakoa izango da, eta beharrezko material guztia bertan egongo da eskuragarri.