Herri bilera egingo dute gaur herri eskola zaharrean
EZKIO // Herri bilera egiteko deia egin du Itsasoko Udalak gaurko, uztailaren 8a. Kaskoan dagoen herri eskola zaharrean egingo dute 19:00etan, eta eraikin hori bera izango dute mintzagai herritarrek: herri eskola zaharreko eraikinaren erabilerari buruzko bilera izango da. Deialdia guztiei zabalduta dago, eta herritarrak parte hartzera animatu ditu alkateak ohar baten bitartez eraikina zertarako erabili erabakitzeko.