Soinketa eta Tipi Etapa martxan dira Itsasondon
ITSASONDO // Ongizate fisikoa eta mentala hobetzeko hainbat ekintza izango dira Itsasondon hilabetero moduan. Batetik, soinketa saioak egingo dira gaur, urtarrilaren 19an eta urtarrilaren 26an, 16:00etatik 17:00etara, udaletxean. Bestalde, Tipi Etapa berriro ere martxan da. Asteartero egingo dute ibilalditxoa, 17:00etan, herriko plazatik abiatuta.