Herri batzarra Auzitegi Gorenaren epaiaren inguruan
EZKIO-ITSASO // Udaletxeko batzar aretoan herri batzarra egongo da bihar, 18:30ean. Itsaso udalerri independiente gisa eratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen dekretua baliogabetu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Epaia betetzeko osatu behar izan duten Batzorde teknikoak gaiaren inguruko azken berriak emango ditu.