Libre geratu den baratzean izena emateko epea
EZKIO-ITSASO // 2004an Errekabarrena auzoan martxan jarritako Herri Baratzak proiektuan baratza bat libre geratu da, eta hori esleitzeko deialdia zabaldu du udalak. Izena emateko epea ostegunean amaituko da, etzi, eta Ezkio-Itsasoko udaletxean eman behar dute interesa dutenek. Helburua baratza herritarren topalekua izatea da, naturarekin harremandu eta elkarrengandik ikasteko.