Urretxuko Udala, biodibertsitatearen alde
Agintaldi planean, Agenda 21 garatzea eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka bezalako helburuak jaso ditu. Biodibertsitatea bultatzeko hainbat proiektu egingo dituzte
Urretxuko Udalaren agintaldi planean jasotako helburuen artean Agenda 21 garatzea eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzea daude. Horretarako, biodibertsitatea bultzatzen ari dira: Irimo mendiaren hobetze plana onartu du; Santa Kutzen, igerilekuren ondoan eta institutuaren ondoan lursailak eskuratu ditu; pinuak zuhaitz hostotsuengatik ordezkatu ditu; espezie inbaditzaileen inbentarioa egin du eta horiei aurre egiteko neurriak hartu ditu.
Ekintza hauek guztiek, biodibertsitatea hobetzeaz gain, herritarren gozamenerako espazioak sortzeko balioko dute. Eremu horietan ingurumenari buruz ikasi ahal izango dute.
Iaz, 2.600 zuhaitz landatu ziren institutuaren azpiko lursailean. Guztiak bertako espezieak dira. Horrez gain, Pagoetako pinuak bota ziren eta igerilekua Etxaburuko bidearekin lotzen dituen bide bat egin zen. Aurten 250 haritz, ezki, lizar, astigar eta gereziondo landatu dira.
Gainera, aurki udalak Santa Kutz baserriaren ondoan duen pinudia garbituko du. Ondoren, pinuak bertako espezieengatik ordezkatuko ditu.
Aurten, pandemia dela eta, ezingo da Zuhaitz Eguna ospatu, baina udalak hiru panel informatibo jarriko ditu biodibertsitatearen balioaren berri emateko.