Olaberriko ukendu tailerrean izena gaur eman behar da
OLABERRIA // Sendabelarrekin ukenduak egiten ikasteko ikastarotxoa antolatu du Olaberriko Udalak, ekainaren 12rako. Hiru orduko ekinaldia izango da, 10:00etan hasita. Baserrietako jakintza zaharrak eta sendakuntza herrikoiko landareak eta teknikak berreskuratuko dituzte. Izena emateko azken eguna gaur da (681 175 113 Whatsapp, edo jubilatu elkartean).