Olaberriko argazki zaharren erakusketa Ihurre-Zaharren dago
Olaberriko oroimen historikoa lantzeko Olargi taldeak, ikerketarako egindako bilketa baliatuz, herriko argazki zaharren erakusketa jarri du. San Joan Txiki eguna baliatuz, igandean zabaldu zuten, kaskoko Ihurre-Zaharra kultur etxean.
Erakusketa, igandean ikusteaz gain, beste hilabete bat egongo da jarrita Ihurre-Zaharrean, edonorentzat. Baina aretoan bertan inor egongo ez denez, udaletxera joan behar dute ikusleek, atea irekitzeko eskatzera.
San Joan Txikitan, bestetik, Zirika Zirkus taldeak Hemendikara ikuskizuna egin zuen larunbatean. Gauean, Amak trikitilari laukoak kontzertua egin zuen. Igandean, eguerdian meza eta arratsaldean haurren jolas parkea jarri zituzten.