Igartubeitin Euskal Barrokensemble taldearen kontzertua
EZKIO // Euskal Barrokensemble taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, urriak 2, Igartubeiti Baserri Museoan. 18:00etan izango da. David Chupetek (perkusioa), Miren Zeberiok (arrabita, biolin barrokoa) eta Enrike Solinisek (laua eta gitarrak) osatzen dute Euskal Barrokensemble. Sarrerak dagoeneko agortuta daude. Museoak ikusleak 17:30erako bertaratzea gomendatu du.