Olaberrian jubilatu eguneko bazkarirako izena eman daiteke
OLABERRIA // Ohitura berreskuratuta, urriaren 24an ospatuko dute Olaberriko jubilatuek urteko eguna. Bazkaria eskainiko die udalak, Arrieta jatetxean, 14:00etan. Aurrez, 13:00etan, meza izango dute San Joan elizan. 65 urtetik gorakoek eta bikotekideek 3 euro, pentsiodunek %50 eta gainontzekoek osoa ordaindu behar dute. Izena urriaren 15erako eman behar da.