Olatz Gorrotxategik memoria historikoko antzerkia egingo du
OLABERRIA // Antzerki-dokumentu generoko 43º13’44”N izeneko antzerki lana egingo du Olatz Gorrotxategi aktoreak (Bilbo, 1982) bihar Olaberrian. Biografia politiko bat da ikuskizuna, familiaren historian eta memoria kolektiboan arakatutako istorioak plazaratzeko. Gorrotxategi bera eta Juan Gangoiti dira antzezleak, eta Indi Costak ekoitzitako bideoan 12 lagunen testigantzak ageri dira. Olaberriko Plaza Txikian da ikuskizuna, bihar 19:30ean.