Urkiko gau magikoan parte hartzeko izen emate epea zabalik
ITSASONDO // Aurtengoan berriro ere egingo dute Urkiko gau magikoa!. Ekimen horrekin, naturaz gozatu, eta lagun artean asteburu paregabea pasatzeko aukera izango da. Azaroaren 6an, larunbata, abiatuko dira Itsasondoko herriko plazatik eta eta 7an, igandea, itzuliko dira, gaua Urkia igaro ondoren. Lekua eta otorduak antolatzeko, izena ematea beharrezkoa da. Azaroaren 4a, 12:30ak arte egongo da horretarako aukera.