Kultur agenda osatzeko bilera, gaur, Ezkioko udaletxean
EZKIO// Ezkio-Itsasoko Udalak urteko kultur agenda osatzeko bilera deialdia zabaldu die herritarrei. Gaur izango da batzarra, 18:00etan, udaletxean. Herritarren proposamenak, ideiak eta iritziak jasoko ditu udalak, ondoren jasotako informazioarekin urte osorako kultur jardueren plangintza osatzeko. Udalak herritarrak animatu ditu bileran parte hartu eta proposamenak botatzera.