Txango inklusiboa Igartubeiti Baserri Museoan, igandean
EZKIO // Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, txango inklusiboa egongo da igandean Igartubeiti Baserri Museoan. Guztion ondarea, denok parte izeneko jarduera izango da, 11:00etan. Dohainik da eta aurrez izena eman behar da 943 72 297 8 zenbakira deituta. Euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera eskainiko du txangoak, eta arreta berezia eskainiko zaie egoera zaurgarrian daudenei. Ondareaz eta kulturaz gozatzeko dauden zailtasunak jorratuko dira.