Olaberrian bihar hasiko da irakurketa emozional tailerra
OLABERRIA // Irakurketak haurraren garapen psiko-emozionalean daukan papera eta garrantzia azaltzeko, ikastaroa antolatu dute Olaberriko Herri Eskolak eta udalak. HHko eta LHko ikasleak dituzten gurasoentzat, irakasleentzat eta zaintzaileentzat da egokia. Bi orduko bi saio dira: bihar eta azaroaren 17an (16:30, udal liburutegian). Haurtzaindegi zerbitzua izango da.