Mendi buelta eta gaztaina jana antolatu dituzte
ITSASONDO // Urteko garai honetan ohikoa da gaztaina janak egitea Goierriko herrietan. Ohitura horri urteetan eutsi zaio. Itsasondon ere egingo dute, etzi, ostirala. Egun horretarako egitarau txiki bat antolatu dute. Lehenik, mendi bueltatxo bat egingo dute. 16:30ean abiatuko dira herriko plazatik. Gaztetxoenek, heldu batez lagunduta egin beharko dute. Bueltatxoa egin ostean, gaztaina erreak banatuko dituzte plazan. 19:30ak aldera izango da hori. Herritar guztiei zabaldu diete ekintza hauetan parte hartzeko gonbita.