Elkartasun azoka ez egitea erabaki bigarren urtez
LEGORRETA // Abenduko ekintza egitarauaren baitan ohitura den bezala, Elkartasun Azoka antolatu zen abenduaren 19rako, igandea. Iazkoan, osasun egoera zela-eta, bertan behera geratu zen; eta, aurtengoan ere ez da gauzatuko, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Horrelako ekitaldi bat egiteko beharrezko baldintzak betetzen ez direla eta hala erabaki dute.