Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute
Ezkio-Itsasoko Udalak hitzarmena sinatu du Oinherri Herri Hezitzaileen Sarearekin, elkarlanean heziketa proiektuak garatzeko. Euskal Herriko 30 bat udalerrik osatzen dute sarea. Goierrin, Idiazabalgo, Itsasondoko, Ordiziako, Segurako eta Zaldibiako udalak dira kide. Haurren aisialdi eredua eta hezkuntza beste modu batean planteatzeko asmoz sortu zen sare hezitzailea, eta herrigintzatik abiatuta, arlo teorikoa zein praktikoa lantzen dituzte.