Izaro eta Pedro Pastorren abestia, Igartubeitin
EZKIO // Izaro abeslariak abesti berri bat argitaratu du gaur, Pedro Pastor abeslariarekin batera, eta Igartubeiti Baserri Museoan egin dituzte grabaketa lanak. Izarok berak sare sozialetan zabaldu zuen Ezkioko baserri museoan izan zirela Pedro Pastor eta bera. Duela astebete inguru Andoni Luis Aduriz sukaldariak ere zabaldu zituen argazki batzuk, Igartubeitin grabaketak egiten ari zirela.