Mikel Otegi presoak biriketako tuberkulosia du
ITSASONDO // Mikel Otegi euskal preso itsasondoarrari biriketako tuberkulosia diagnostikatu diote eta iragan astetik ospitalean dago, Iruñean, Etxeratek jakinarazi duenez, eta aske uzteko eskatu du. Otegi, larri gaixo dauden euskal presoen zerrendan dago lehendik. Itsasondoarrak 20 urte daramatza kartzelan.