Arauak eta mugak hizpide izango dituzte Itsasondon
ITSASONDO // Familientzako baliabideak eskaintzeko helburuarekin, arauak modu asertibo batean familian nola landu hausnartzeko hitzaldia antolatu dute Itsasondon, Treba Gurasoak ekimenaren barruan, aldundiaren laguntzarekin. Arauak eta mugak familian izenburupean, Donna Apellaniz izango da hizketan. Jorratuko duen gaiaren inguruan ibilbidea badu Apellanizek; gaur-gaurkoz, adimen emozionaleko irakaslea eta terapeuta emozional sistemikoa da. Hitzaldia kulturgunean egingo dute, martxoaren 18an, 17:00etan, euskaraz. Informazio osatua, udalaren webgunean.