Garapenerako diru laguntzak emango ditu Olaberriak
OLABERRIA // Nazioarteko garapenerako eta herrialde txiroetan lantzeko proiektuak finantzateko diru laguntza deialdia atera du Olaberriko Udalak. Aurten, guztira 29.900 bideratuko ditu gobernuz kanpoko erakundeen artean. Oinarriak lehengo astean argitaratu zituzten GAOn, eta apirilaren 8ra arte egin daitezke eskaerak udaletxean.