Gazteen ikuspegia ezagutzeko parte hartze saioak
LEGORRETA // Gazteek herriari buruz duten ikuspegia ezagutzeko, partaidetza saioak antolatu ditu Udalak; haien hitza eta iritzia jasotzea da helburua, nolako Legorreta nahiko luketen euren ahotik entzuteko. Atzo egin zuten lehen saioa, 17-18 urtekoekin, bihar, 15-16 urtekoekin egingo dute, eta martxoaren 28an, 12-14 urte bitartekoekin.