Literaturak eta naturak bat egingo dute arratsaldean
ITSASONDO // Gaur arratsaldean, literatura eta natura uztartuko dituen saioa egingo dute, Kristina Galarraga idazle eta Pilar Irastorza egurgile beasaindarrek, adin guztietarako zuzenduta. Galarragak idazteko zaletasuna nola sortu zitzaion azalduko du. Dagoeneko lau argitalpen egin ditu. Bitartean, Irastorzak bere egur-lanak erakutsiko ditu. Itsasondoko liburutegian izango da, 19:00etan.