Itsason udalekuak antolatzeko proposamena
ITSASO // Udalekuak antolatzeko proposamena zabaldu du Itsasoko batzordeak, 4 eta 12 urte artekoentzat. Ekainaren 27tik uztailaren 22 edo 29ra izango dira, erabakiaren arabera, 10:00etatik 13:00etara. Hilaren 27a baino lehen eman behar da izena, udaletxera deituta edo idatzita. Interesdunen artean bilera egingo da.