Bertako produktuak sustatzeko 2. jardunaldia, bihar
ITSASO // Bertako produktuak sustatzeko 2. jardunaldia egingo da bihar. 17:00etatik 20:30era azoka izango da plazan. 18:00etatik 19:30era, ‘Zure platerean hasten da mundua’ dokumentala emango dute Ganbara Aretoan, eta 20:00etan Ostatuko Manuren sukaldaritza ikuskizuna izango da. 20:30ean, aldiz, prestatutakoa dastatzeko aukera egongo da 7 euroren truke.