Taloaren sekretuak argitu dituzte parte-hartzaileek Igartzako talo tailerrean
Igartzako Multzoko errotan talo tailerra eskaini dute, jaki tradizional honen historia eta sortze-prozesua ardatz. Ia hogei lagun elkartu dira bertan.
Igartza Jauregiak mila misterio ditu ezkutatuak, izan historia aldetik, zein arkitektura eta kondaira aldetik ere. Igartzako Monumentu Multzoan badira zenbait bitxikeria turismoa Beasaingo herrira ekartzen duetenak. Gaurkoan lekua bera alde batera utzi eta euskal kulturako jaki ohikoenaren sekretuak argitu ahal izan dituzte arratsaldeko 16:30etan bertaratu direnek, paisaia eta espazio bikainak inguruan. Errota aukeratu dute tailer hau egiteko, besteak beste, errotaren itsurak ematen duen giroagatik; giro tradizionala, antzinakoa, harrizko labeen esentzia… Leku bikaina tradizioari eutsiz taloa egiteko prozesua eta honen historiaren berri izateko.
Tailerraren gidariak historiari buruzko zenbait argipen egin ditu, hala nola, antzina etxeetako eguneroko jakia zela taloa eta bi osagai nagusi dituela taloaren oreak. Behin hau azalduta, taloa egiteko prozesuari buruzko zenbait bitxikeria azaldu ditu, hainbat aholkuk osatuta, eta lanean hasi dira. 20 pertsona inguru elkartu dira bertan, hau da, hiru bat familia eta interes handia erakutsi dute prozesuan eta historian. Zenbaitek dastatu izan dutela taloa sekula esan dute, baina, beste batzuk, aldiz, ez.
Arto irina eta ura nahastu eta hau zanpatuz orea egin dute, osgaiak eta materiala ezagutuz. Jarraian, sua erabiliz taloetarako erabiltzen diren ohiko plantxetan berotu eta egin dute taloa, txokolatea tartean eta haiek egindako taloak dastatzeko aukera izan dute. Parte-hartzaileak gustora atera dira bertatik, sabela beteta eta irribarrea ahoan, familian egiteko plan bikaina izan baita.