Bi lanpostu betetzeko prozesua aurrera doa Itsasondon
ITSASONDO // Itsasondoko Udalean hutsik dauden garbitzaileen bi plaza betetzeko prozesua aurrera jarraitzen du. Tribunalak erabaki du hirugarren ariketa zein izango den. Azterketa praktikoa izango da, irailaren 28an burutuko dena. Proba hori Itsasondoko Udaletxean egingo da (Kale Nagusia 24). Hautagaien zerrenda udalaren webgunean argitaratu dute.