Zapi urdina lepoan eta Itsaso atzera jaietan
Itsasoko lepoko zapi urdin argia jantzi dute berriro herritarrek. Abuztuaren 23tik 28ra ibili dira San Bartolome festetan.
Bat 2tan musika taldearen estreinakoa, pilota txapelketa, haurrentzat ikuskizunak, eta bertako ekoizleen azoka egin dituzte egun horietan.
Ohi bezala, kanpotar ugari erakarri duena Mendiko Bizikleta Zeharkaldia izan da, 21. ekitaldian. 72 txirrindularik parte hartu zuten, 27 kilometroko ibilbide menditsuan. Beste juntadizo goxo bat paella lehiaketa izan zen. Manex Zabalo eta Axular Rodrigo gazteek prestatu zuten onena.