Ihurreren berrikuntza osoa, ia amaitua
Olaberriko Ihurre auzunea herriaren jabetzara igaro zenetik, bi agintalditan hainbat obra egin ditu udalak hango urbanizazioak eta azpiegiturak berritzen. Azkena, Cari de la Cruz kaleko garajeen aldearena izan da. Bi fasetan aritu da Sasoi Eraikuntzak etxea, 2021eko urtarriletik martxora eta aurtengo urtarriletik ekainera. BEZa barne, 459.202,19 euro kostatu da; erdia pasa (232.191) jaurlaritzak finantzatua.