Olaberrian herriko sagardo txapelketa bihar jokatuko dute
Olaberrian bihar gauean jokatuko da herriko V. Sagardo Txapelketa, pandemia ostean atzera soziedade bete jende elkartuta. Olaberrian sagardoa etxean egiten duten egile ez profesionalentzat da. Bederatzik parte hartuko dute: Aranguren (Garikoitz Arrieta), Arangurentxiki (Egoitz Salinas), Barrene (Aritz Arantzegi), Haize-Leku (Jokin Arratibel), Handikosoro (Jose Bernardo Aldasoro), Makaztegi (Joanjo Amoztegi), Remigiorena (Joxean Iturriotz), Txara-Berri (Felix Urteaga) eta Urkiolazpi (Joxe Migel Zubeldia).
Afaldar guztiak epaile
Lehiaketa 20:00etan hasiko da, Arkupe elkartean. Afaltzen izango diren 50 lagunek probatuko dituzte bederatzi sagardoak, nahi bada bi errondatara, eta puntuak emango dizkiete. Ondoren, 22:00etan afaria egingo dute.