Ezkioko gaztelekuan izena emateko epea irekita dago
Irailaren 12an ireki zuten, udaletxe azpiko aretoan. Astelehenetan, asteazkenetan eta igandetan egongo da zabalik.
Ezkioko gaztelekua irekita dago dagoeneko. Irailaren 12an jarri zuten martxan zerbitzu berria, herri ekimenez, eta izena emateko epea zabalik dago oraindik. Helburua haurrak elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzea da, haien arteko harremanak sustatzeko. Lan talde bat ibili da Oinherriko aholkularitzarekin gunea martxan jartzeko antolaketan. 2016tik aurrera jaiotako haurrei zuzenduta dago.
Haiek kudeatuko dute gunea, eta ardura familiena izango da. Monitore lanak egingo dituen pertsona bat izango dute haurrek bidelagun, eta ekintza berezietan izan ezik,beti egongo da lokalean. Maiatzetik urrira, astelehenetan eta asteazkenetan 16:30etik 19:30era egongo da irekita, eta azarotik apirilera ordu erdi gutxiago izango dute, 16:30etik 19:00etara irekiko baita. Igandetan, urte osoan, 15:30etik 200etara egongo da zabalik. Urteko kuota 10 eurokoa izango da. Izena eman nahi dutenek udaletxera deitu dezakete, edo aurrez aurre gaztelekuan bertan.