Josketa eta eskulan ikastaroak antolatu dituzte Olaberrian
OLABERRIA // Hiru ikastaro jarri dituzte Olaberrian. Josketa Beasaingo Oteako Udete Justok emango du, ostiraletan (17:30-19:30). Sonia Santacreuk, berriz, makina bidez josten erakutsiko du, astelehenetan (17:30-19:00). Altzari eta koadro eskulanak Ordiziako Marta Art-ek emango ditu, astearteetan (18:00-19:30). Izena 30erako eman behar da, eta hiru hilekoa 75 euro da.