Udazkeneko auzolana bihar egingo dute Itsason
ITSASO // Bihar egingo dute udazkeneko auzolana itsasoarrek. 14:30ean elkartuko dira Itsason. Besteak beste, su egurra egin eta Patalain iturburua garbitu, eliza atzeko ateari ranpa jarri, gaztelekua pintatu edo lorategiak txukuntzea aurreikusi dute. Ondoren, 19:00etan ostatuan afalduko dute elkarrekin parte hartu dutenek. Izena eman behar da aurrez, udaletxera deituta edo idatzita.