Makrame ikastaroa egingo dute larunbatean Anduetza parketxean
Lihoa Euskal Herrian asko erabili den landarea izan da. Landaretik zuntz bihurtzerainoko prozesua ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Anduetza Parketxeak makrame ikastaroa antolatu du larunbaterako. 10:30etik 14:00ak ingurura izango da. Bakoitzak bere apaingarria egiteko aukera izango du, lihoa erabilita. Euskal Herrian lihoa asko erabili izan da. Ikastaroan landaretik zuntz bihurtzerainoko prozesua ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek, eta ondoren zuntz horiekin makrame ehuntze teknikaren bidez norberak etxera eramateko ontzi bat korapilatuko du. Prezioa 15 eurokoa da partaideko. Izena emateko 943 80 21 87 edo 688 623 609 zenbakietara deitu edo anduetza@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi behar da.