Emozioak kudeatzeko ikastaroa iragarri dute Zegaman
ZEGAMA // Emozioak kudeatzeko ikastaroa egingo da Zegaman 18 eta 30 urte arteko gazteentzat, azaroaren 4an, 17:00etan. Jone Zalduegi Emoki elkarteko kideak gidatuko du saioa. Interesa dutenek izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi behar dute, azaroaren 2a baino lehen. TREBA Gazteak doako gazteentzako prestakuntza programaren barruko ikastaroa izango da.