Zaintzaren arloa lantzeko jardunaldia antolatu dute
LEGORRETA // Zaintzaileen Nazioarteko Eguna da azaroaren 5a, eta, horren harira, zaintzaileentzako jardunaldia antolatu du Legorretako Udalak. Azaroaren 5ean bertan, 10:30etik 13:00era, udaletxean. Zaintzaren arloa lantzen denbora daramate udaleko gizarte zerbitzuek, eta sortutako behar batzuk asetzeko antolatu dute jardunaldi hau.