Zaintzaileentzako jardunaldia egingo da bihar, udaletxean
LEGORRETA // Zaintzaileen Nazioarteko Eguna izango da bihar. Horren harira, zaintzaleentzako jardunaldia antolatu du udalak biharko, 10:30etik 13:00etara, udaletxean. Nerea Redondo herriko Zainduz Zaindu programaren dinamizatzaileak solasaldi bat gidatuko du, eta Tania Cañasek zaintzaileen eta etxeko langileen lan eskubideen inguruan hitz egingo du.