Lodosako txangoko izena etziko eman behar da Olaberrian
OLABERRIA // Urbaundi jubilatu elkarteak Lodosara (Nafarroa) txangoa antolatu du, abenduaren 14rako. Peron kontserba fabrika ikusi, herrian merkatuan ibili, eta elizan bisita gidatua egingo dute. Azagrako ostatu batean bazkalduko dute gero. Autobusa 08:00etan abiatuko da Arrietatik (Ihurren geldituko da). Izena ostiralerako eman behar dute jubilatuek.