Itsason Gaztelekua bihar irekiko dute, horma-irudia eginda
EZKIO-ITSASO // Itsason gazteek erabiltzen zuten beheko txokoa berritu, auzolan batean margotu eta altzariz hornitu dute, Gazteleku modura erabiltzeko. Bihar zabalduko dute, herritarrek erabiltzeko. Irekiera ofiziala 12:30ean izango da, eta mokadutxo bat aterako dute. Goizean (10:30), horma-irudi edo mural bat margotuko dute.