Zaldibia eredu
Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko proiektu aitzindaria martxan dute Zaldibian. Iaz abiatu zuten, eta sistematizazio fasean dago aurten. Agente desberdinen elkarlana da proiektuaren indarra, eta hortik lortu dira dagoeneko hainbat emaitza. Beste herri batzuentzat ere eredu dira.
Euskararen arnasguneetako bat da Zaldibia, eta horri eustea da herritar gehientsuenen nahia. Euskaraz bizitzea da bertako bizilagunen desioa, euskaraz harremantzea. Eta hain zuzen ere, euskara, erdigunean jarrita, kulturartekotasuna lantzeko proiektu aitzindaria martxan dute, herriko agente guztiak elkarlanean; Lardizabal Herri Eskola, Ausa Gaztelu Guraso Elkartea, Etxekonekok Elkarbizitza elkartea, Zaldibiako Udala… baina baita Uema eta Huhezi (Mondragon Unibertsitatea) ere, proiektuan elkarlanean ari dira. Momentuz, egindako urratsek emaitza «positiboak» izaten ari direla nabarmendu dute aipatutako agenteek. Emaitza onen isla bezala, beste herri batzuetan ere proiektua abiatu dutela aurreratu dute.
Azken urteetan aldaketa demografiko nabarmenak ematen ari dira herri eta hirietan. Migrazio mugimenduek orain arte ezagutzen ez zen aniztasuna ekarri du gure kaleetara. Goierrin ere nabarmena da, oso. Herri hazienen artean Ordizia da migrazio mugimendu hori hein handiago batean jaso duena. Herri txikiagoen artean, Zaldibia da migrazio tasarik handienetakoa duena. 2021 urtera arte jasotako datuen arabera, ia populazioaren %15ak, beste herrialde bateko nazionalitatea du Zaldibian.
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.