Olaberria palaren munduko sehaska
«Arrakastatsua» suertatu da, beste urtebetez, Olaberrian abenduaren 8tik 10era jokatu duten VIII. Eliteko Pala Txapelketa.

Elite mailako hamasei pilotarik jokatu dute, paleta larruz eta pala motzean erdi bana. Tartean, munduko bost txapeldun ziren. Horiez gain, eta harrobia indartzeko, hamasei pilotari gaztetxok ere parte hartu dute. Larruz, finalean Berrogi-Mariñelarena bikotea izan da txapeldun, Ibarguren-Ziaurrizi 35-25 irabazita. Iñaki Mariñelarena izendatu dute finaleko jokalari onena. Pala motzean, berriz, Baron-Labianok irabazi dute, Garate-Imanol 40-34 garaituta; Ibai Baron da finaleko MVPa. Haurretan, benjaminetan Luken Galparsoro-Danel Gorrotxategi eta infantil-kadete mailan Oinatz Aranburu-Eki Aizpuru atera dira txapeldun.