‘Katuen kontuak’ emanaldia Legorretako Herri Antzokian
Joseba Sarrionandia idazlearen eta Ines Osinaga musikariaren elkarlanetik sortutako proiektua da.
Igandean Katuen kontuak emanaldia izango da Herri Antzokian, Joseba Sarrionandia idazlearen eta Ines Osinaga abeslariaren eskutik. 19:00etan hasiko da. Sattok antolatutako emanaldia da. Joseba Sarrionandiak, Ines Osinagaren musikaz lagunduta, Kuban idatzitako testuak irakurriko ditu, musika eta literatura uztartuz hala. Kantu bakoitzari sarrera literarioa emango diote bien artean. Sarrerak dagoeneko salgai daude, jubilatuen tabernan, 10 euroan.