Senegal izango da herrialdeen eguneko berritasuna
Olaberriako Kulturaldia bihar hasiko da, eta Igandean izango da Herrialdeen eguna. Zazpi herrialde izango dira ordezkatuta

Olaberriko Herrialdeen eguna bueltan da pandemiak eragindako geldialdiaren ostean. Berritasunekin dator, gainera. Zazpi herrialde izango dira ordezkatuta aurtengoa, Senegal txertatu dutelako zerrendara. Igandean egingo dute herrialdeen festa, 13:00etatik aurrera, frontoian.
Afrikako herrialdea izango da gonbidatu nagusia. Berez, Gaztela eta Leoni (Espainia) tokatzen zitzaion txandan, baina haiek ezer berezirik ezingo zutela egin eta, Olaberriko Udalak erabaki du sartzen den herrialde berriari ematea gonbidatu edo nabarmentze hori. Asturias, Galizia, Maroko, Valentzia (Herrialde Katalanak) eta Euskal Herria izango dira gainerakoak.
Ana Mari Telleria Olaberriako Udaleko Kultur Teknikariak aipatu du integrazioa dela «gure herri honetako arazoetako bat». Egoerari buelta emateko Herrialdeen eguna bezalako «gauza txikien» garrantzia azpimarratu du. Herriko elkarteentzako eta guraso elkartaerentzako esker oneko hitzak izan ditu.
3, ostirala | 17:30 | Jubilatuen elkartean | Hirugarren adinekoi egindako lapurreten eta iruzurren aurkako arreta-neurriak |
5, igandea | 13:00 | Frontoian | Herrialdeen eguna |
7, asteartea | Jolastxokoren, guraso elkartearen eta jubilatu elkartearen arteko saretze topaketa | ||
8, asteazkena | 18:00 | Udaletxeko ganbaran | Elbira proiekzioa |
9, osteguna | 17:30 | Udaletxeko ganbaran | Emakume paregabeak ikuskizuna |
11, larunbata | 17:00 | Laguardian (Araba) | Viña Real upategira bisita |
12, igandea | 10:00 | Ihurre-zaharrean | Jarri martxan zure gorputza kirol saioa |
14, asteartea | 10:00 | Ihurre-zaharrean | Sukaldaritza ikastaroa |
16, osteguna | 17:00 | Jubilatuen elkartea | Doluari buruzko hitzaldia |
17, ostirala | 19:00 | Udaletxean | Bengoetxe txakolindegira bisita gidatua |
18, larunbata | 11:00 | Frontoian | Goierri kopako finalak |
18, larunbata | 18:30 | Ihurre-zaharrean | Good sex Maritxu ikuskizuna |