Ataungo mondeju lehiaketa igande eguerdian
Ataungo ikur gastronomikoetako bat den mondeju beltzak izango du jaietako bere lekua. Igande eguerdian 12. lehiaketa jokatuko da, herriko egileen artean, karpan. Edozein herritarrek har dezake parte, izena emanda (herenegun arte).
Mondejuak, beren saldarekin eraman behar dituzte, igandean 11:00etarako. Bost mondejuko korda aurkeztu behar da. Epaimahaiak hiru sari izendatuko ditu (150, 120 eta 100 €).