Bertso Olariak taldeak irabazi du Martxoan Bertsoa txapelketa
Atzo Martxoan Bertsoa txapelketako finala jokatu zen gaztetxean. Oso Zoroa (Manex Mantxola, Amaia Iturriotz eta Mattin Aranburu), Bertso Olariak (Jone Narbaiza, Lierni Ugarte eta Ane Beloki) eta Botxan Magoa (Arkaitz Aizpuru, Mikel Salaberria eta Mikel Iturriotz) taldeek parte hartu zuten. Legazpiko Bertso Olariak taldea nagusitu zen.
Aurtengo finalak Korrikarekin bat egin du. Hala, atzoko eguna borobila izan zen. Goizean, Korrikak Urretxu eta Zumarragako kaleak zeharkatu zituen eta jendetza atera zen euskararen aldeko lasterketa erraldoian parte hartzera. Eguneko gainontzeko ekitaldiek ere sekulako arrakasta izan zuten.