Luis Mari Perez gogoratu zuten atzo Ordiziako klasikoan
Ordiziako klasikoa antolatzen duen Txapel Gorri elkarteak abenduan hil zen Luis Mari Perez urretxuarra omendu zuen atzo, txirrindulari lasterketa hasi aurretik. Ekitaldian Perezen seme-alabek parte hartu zuten: Nagorek eta Asierrek. Antolatzaileek lore sorta bat eman zieten eta minutuko isilunea egin zuten. Perez txirrindularitza zalea zen eta gidari lanak egin zituen lasterketan askotan. Tartean, Ordiziakoan.