Bi erakundeek finantziazio ereduan eta xehaketa eremuetan adostasunak lortu dituzte eta Plan Orokor bat egiteko akordio batera iritsi dira zonaldea azpiegitura berriez hornitzeko beharra aztertzeko.
Idiazabal eta Beasainen, gainazalaren birgaitze lanak egingo dira, eta, ondorioz, zirkulazioa itxi beharko da. Lanak uztailaren 29ko eta 30eko 07:00etan hasiko dira eta 20:00ak arte luzatuko dira.
Igartza monumentu multzoko teknikariak dira David Nieto eta Aroa Zuloaga. Beasaingo eraikin enblematiko hauetan barrena bisitariak gidatu, bertako espazioak zaindu eta edozein ekitalditarako prestatzeaz arduratzen dira. Euren egunerokoa erakusteko tartea hartu dute.
Hodei Barandiaran beasaindarrak shorinji kenpoan lehenengo dan titulua lortu du. Down sindromea du eta arte martzial hau egiteak onura handiak ekarri dizkio. Beasaingo taldeko kidea da duela 15 urte.
Jarduera eta ekitaldi ugari izango dira eskualdean datozen egunetan. Jaiak, ospakizunak, bisita gidatuak, omenaldiak eta jarduera kulturalak egongo dira gustu guztietarako.