Goierriko 10 udalek jasoko dute landa bideak berritzeko foru laguntza
Guztira 238.000 euro bideratuko ditu aldundiak 16 baserri-bide berritzeko inbertsioak laguntzeko. Beste 14 bide ezeztatu dituzte. Landa garapeneko proiektuetarako laguntza ere izendatu ditu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo argitaratu zuen landa bideak berritzeko udalek egingo dituzten inbertsioetarako diru laguntzen 2024ko deialdiaren ebazpena. Herrialde osorako denera 1,3 milioi euroko diru saila dauka Lurralde Oreka Berdeko departamentuak, eta udalerriek aurkeztutako bide berritze proiektuen artean aukeratu ditu lagunduko dituenak.
Goierriko hamar udalek jasoko dute diru laguntzaren bat, inbertsioaren %45etik 75era arteko finantzazioa suposatuko dutenak, kasuko. 16 bide berrituko edo konponduko dituzte. Guztira 238.392,74 euroko laguntza jasoko dute udal horiek. Diru laguntza osotik %18,33 iritsiko da Goierrira. Udal eskatzaile bakoitzari gehienez 35.000 euro emango dizkio aldundiak, proiektu bat baino gehiagoren artean, baldin baditu.
2024ko ekitaldiaren kargura lagundutako inbertsioak 2024ko urriaren 31 baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko dituzte udalek. 2025eko ekitaldiaren kargura lagundutako inbertsioak, berriz, 2025eko irailaren 15a baino lehen.
- Ataun. Guztira 30.754,30 euro jasoko du (2025eko ekitaldiaren kargura), bi inbertsiori laguntzeko. Orlatzaundi bideak 33.976,80 euroko kostua du, eta %65eko laguntza 22.084,92 emango ditu aldundiak. Iturriotz bideak 13.337,50 euroko kostua, eta %65agatik 8.669,38 euroko finantzazioa.
- Beasain. Guztira 21.780 euro (2025eko ekitaldiaren kargura), bi inbertsioaren %45na finantzatzeko:Gantzarain bidea, 24.533 euroko kostua eta 11.039,85 euroko laguntza; eta Arrieta baserri bidea 23.867 euroko kostua eta 10.740,15 laguntza.
- Ezkio-Itsaso. Guztira 34.838,03 euro, hiru proiekturen %75eko laguntza gisa. Atinbarrena bidea, 12.486,10 euroko inbertsioa, eta 9.364,58 euroko laguntza;Arane-Zelaa bidea, 27.835,80 euroko inbertsioa eta 20.876,85eko laguntza; eta Mendeun bidea, 6.128,80 euroko inbertsioa eta 4.596,60ko laguntza.
- Gabiria. Guztira 32.941,80 euroko laguntza, Troia bidea konpontzeko; inbertsioa 43.922,40 eurokoa da, eta laguntza 32.941,80 euro.
- Itsasondo. Guztira 13.062,30 euro, bi proiekturen %75 laguntzeko. Urkiko bidea, 13.105,20 euroko inbertsioa eta 9.828,90 euroko laguntza; eta Lizardi bidea, 4.311,20 euro inbertsioa eta 3.233,40 laguntza.
- Legazpi. Guztira 23.695,82 euro, bi inbertsiotan %55 finantzatzeko. Saletxe bidea, 7.747,40 euro inbertsioa eta 4.261,07 laguntza; eta Makatza Etxeberri 35.335,90 iinbertsioa eta 19.434,75 laguntza.
- Legorreta. Guztira 4.939,22 euroko laguntza, Berostegi-Olalde bidearen %65 finantzatzeko; 7.598,80 euro da inbertsioa.
- Mutiloa. Guztira 35.000 euro, Urbizuaran zahar eta berri, Eguzkitza, Zubi Ondo eta Sutegi baserrietarako bidea berritzeko.Inbertsioa 49.974,20 eurokoa da, eta laguntza %70ekoa.
- Zaldibia. Guzira 6.381,27 euro,Ernaitza biderako: inbertsioa 9.817,34 euro da, eta laguntza %65.
- Zegama. Guztira 35.000 euroko laguntza, Egurtze Moleo bidearen kononketan laguntzeko; inbertsioa 109.534,80 eurokoa da, eta laguntza %32koa.
Ezeztatutako proiektuak, bestetik, 16 dira. Oinarrietako baldintzak bete arren, behar adina baloraziorik ez dute izan Goierriko 12 erakundek eskatutako 14 bide proiektuk.
- Legorreta. Legorretazar bidea eta Mujuri bidea
- Urretxu. Agerre bidea
- Altzaga. Artzabaltza
- Arama. AU24
- Idiazabal. Gurutzetako bidea
- Itsasondo . Iturriotz bidea eta Sorabil bidea
- Legazpi. Ormakio
- Lazkao. Izarbaso-Esparru bidea
- Ormaiztegi. Arizmendi
- Gaintza. Gaintza-Altzagarate bidea.
Horiez gain, beste bi ere atzera bota ditu aldundiak: gehieneko zenbatekoa gainditzen delako Ataungo Iturriotz-Sorotxoeta bidearen proiektua; eta, entitatea ezin izan daitekeelako onuradun, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorrak aurkeztutako Urbia-Oltza bidea berritzeko proiektua.
Landa garapen proiektuetarako laguntzak
Bestetik, landa garapeneko proiektuak diruz laguntzeko ere ebatzi du Lurralde Oreka Berdeko departamentuak. 2024ko deialdian, guztira 800.000 euro emango ditu, udalek gauzatuko dituzten inbertsioen lagungarri. 2024ko ekitaldiaren kargura lagundutako inbertsioak 2024ko azaroaren 15a baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko dituzte udalek; eta 2025eko ekitaldiaren kargura lagundutako inbertsioak, 2025eko urriaren 15a baino lehen.
Goierriko sei eskatzaileren 7 proiektu laguntzeko, guztira 185.173,12 euro bideratuko ditu foru aldundiak eskualdera. Proiektu bakoitzak %65eko foru finantzazioa izango du, laguntzarekin. Diru laguntza osoaren %23,14 iritsiko da Goierrira.
- Altzaga. Bi proiektuk jasoko dute foru laguntza. Batetik, hainbat baserri atari energia berriztagarriz argitzeko egitasmoak. 37.933,50 euroko kostua du udalarentzat, eta 24.656,78 euroko laguntza emango dio aldundiak (2025eko ekitaldiaren kargu). Bestetik, herri bizitza sustatzeko baliabideak eskuratzeko beste 7.872,57 jasoko ditu Altzagak (2024an), 12.111,65 kostua duena.
- Artzai Gazta Kooperatiba.Digigazta proiektuarentzat (10.793 euroko kostua du) 7.015,45 euroko laguntza (2025).
- Ezkio-Itsasoko Udala.Alegia auzoko gune erabilanitza garatzeko 23.037,59 euroko laguntza (2025); inbertsio osoa 35.442,45 eurokoa da.
- Gabiriako Udala. Aztiria erretegian biltegia eraikitzeko, 29.468,77 euroko laguntza (2025. Inbertsio osoa 45.336,56 euro da).
- Goimen landa garapen elkartea. Makineria zerbitzua. 110.000 euroko kostua du, eta laguntza 71.500 eurokoa (2024).
- Mutiloako Udala. Errotatxoko Lurlab egokitzeko inbertsioak egiteko (kostua 33.264,55 euroko da), 21.621,96 euroko laguntza (2025)
Diru laguntza lerro honetan ere ezeztatutako proiektuak geratu dira, laguntzarik gabe. Oinarrietako baldintzak bete arren, behar adina balorazio izan ez dutelako izan, Goierriko 7 erakundek eskatutako 9 proiektu alboratu ditu aldundiak:
- Ezkio-Itsasoko Udala. Herritarren erabilerarako tresnen erosketa (36.120,95 aurrekontua), eta Ezkioko eta Itsasoko kolunbarioak (15.366,57).
- Zaldibiako Udala. Haur eta gaztetxoen aukerak zabaltzen egitasmoa (14.098,65) eta Plaza bizia (468.887,97).
- Aramako Udala. Frontoiko harmailak egokitzea (16.736,96).
- Ataungo Udala. U(da)bidea egitasmoa (24.617,94).
- Partzuergo Orokorra. Artzain txaboletako sistema fotovoltaikoen eraginkortasuna eta berrikuntza (entitate eskatzailea ez dago onuradun izan daitekeenen artean).
- Idiazabalgo Udala. Urbizu auzoko baserrietara ura eramatea (ez dago lagun daitekeen jarduketen artean).
- Itsasondoko Udala. Baserrietara urak eta hidranteak (ez dago lagun daitekeen jarduketen artean).